XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Itzaurre onen egilleak bere etxeko oroipen bat azaldu nai luke orain.

Beraren ama zana, donostiarra berez, eta Maria izenez, zazpi urteko nexka zan orduan.

Etxean ere artu zuten euskal argitalpen berri ura.

Eta senideak, bera baiño zaarragoak danak, azala irakurritakoan, burlaz onela esaten zioten:

- Maritxo errial bana!

Maritxo errial bana!

Bigarren taldean, prosazko lanak.

Baditu kontakizun sentikor batzuk, leyenda erara moldatuak, garai artan bai erderaz eta bai euskeraz modan zegoanez.

Orrelakoak dira: Patxi ta Kontxexi, Aztua eta Legenartsua.

Baiña geroztikako prosa-lanak, bere sentimentuak agertzearren edo euskal festetan-eta jende aurrean kunplitzeko moldatuak, laburragoak ditu.

Irugarren taldean olerkiak bildu ditugu: edo, garai artan esaten zanez, itz neurtuak.

Ontan ere sail luzeagoak ditu asierakoak.

Alakoak dira: Iltzen bazaigu Ama Euskera, euskaldunak illak gera izenekoa; Jesus izanik amorioa, Jesus da bizi osoa; Tolosari San Juan bezpera gauerako eta Euskal-Erriko perlak.

Ondorengoak, ordea, askoz ere laburragoak dira.

Bertso bakarrekoak ere bai batzuk, pentsamentu edo sentimenturen bat azaltzearren papereratuak.

Batzuk, bertsolarien metrika klasikoan moldatuak; besteak, berak asmatutako bertso-mota berriren batean.

Bere idazlanak, liburusketan argitaratutako poematxo oiek izan ezik, garai artako aldizkarietan agertu ziran. Donostiako Euskal-Erria-n batez ere.

Baiña baita ere bertako El Pueblo Vasco egunkarian, Iruñeko Revista Euskara-n, Buenos Airesko La Vasconia-n eta abar.